Ni, Amaia Diaz De Monasterioguren
25 urte nutrizio aholkularitza gabinetea zabaldu nuenetik, hamaika bizipen, esperientzia, ikasketa ordutik hona.
Elikadura eta pertsonak dira nire pasioa. Hau ardatz izanik, naturak, emozioek, eguneroko ohiturek… gorputzean eta osasunean duten eragina aztertzen, sakontzen eta ikasitakoa konpartitzen dihardut gaur egun.
Autozaintza eta ongizatea dira bidea, eta horretan bidelagun izango nauzue. Finkatu zuek helmuga, portua, helburua. Nik argituko dizuet bidea, ni izango naiz zuen itsasargia.